- Harrera
- > Ibilaldiak
- > Mendi bizikleta ibilaldiak
Mendi bizikleta ibilaldiak
San Inazioko itzulia
Itzuli hori konfirmatuentzat egina da. PAsai batzuetan bizikleta eskutan hartu beharko da
Maila ertaina :
Iraupena 2:00 - Distantzia 10km - Gainbehera 200m
San Inazioko itzulia deskargatu (frantsesez)
Urdazuriko itzulia
Konfirmatuentzat, itzuli hori zailatasun teknikorik ez du : aldizka, pasai zelaiak eta malda gogorrak badira (Ainhoako kapera).
Maila zaila :
Iraupena 5:00 - Distantzia 29,5km - Gainbehera 822
Urdazuriko itzulia deskargatu (frantsesez)
Bizkarzuneko itzulia
Ibilaldiaren abiatzea : Azkaine
Itzuli hortan, pasai tekniko goxoak eta pasai zelaiak badira. Hasiberriek, haien maila ezagutzen ahalko dute. Malda itzuliaren 2. herenean izanen da. Gehienek errexki pasatuko dute.
Maila ertaina :
Iraupena 1:30 - Distantzia 14km - Gainbehera 287m
Bizkarzuneko itzulia deskargatu (frantsesez)
Kontrabandisten ibilaldia
Bidarrai eta Sara arteko etapa
Barnekaldetik pasatzen da ibilaldia : herri pollit batzutik, mendixketik. Hori guzia merezi behar da, indarrak egin behako dira bazterretaz baliatzeko.
Maila zaila :
Iraupena 5:30 - Distantzia 32km - Dénivelé + 1140 m / -1150 m
Bidarrai eta Sara arteko etapa deskargatu (frantsesez)
Sara eta Hendaia arteko etapa
Saratik abiatuz Larrun mendiko gibelekin pasatzen da ibilaldia. Gero, Ibardineko lepoan bazkaltzen ahalko duzue. Azkenik, Xoldokogaina eta Kalbario Mendien malda gogorrak upatu eta itsasoa behatzen ahalko duzue Hendaiako hondartzan plust bat egin bainoi lehen.
Maila zaila :
Iraupena 6:00 - Distantzia 37,5km - Dénivelé +1115m / -1054m
Sara eta Hendaia arteko etapa deskargatu (frantsesez)
Gidaliburuak
Sarako eta inguruetako ibilaldi gehiagorentzat, bi gidaliburu zuen esku :
Manatuz gero eskuragarri (+ 4€ko garraio gastua) eta zuzenki Turismo Bulegoan.
Manatze bonoa eta txekea eskuratu ondoren, ibilaldien gidaliburua postatik eskuratuko duzue.
> Manatze bonoa inprimatu
- Sarako ibilketak
- Errobitik Itsasbazterrera
Gomendio baliagarriak
- Meteo : 32 50
- Europar larrialdiko deia : 112
Oinetako onak, jantzi beroa eta euritakoa, txapel bat eta ura har itzazue.
Zuen hondakinak eramateko zaku bat har ezazue.
Fauna eta landaredia errespeta itzazue.
Kasu! Zirkuitu batzuk saihestu behar dira:
- Ehiza garaian (urritik azarora)
- Lurra erretze garaian (abendutik martxora)
Basajaun
Euskal mitologiaren pertsonai nagusi bat da. Betidanik, Euskal Herriko mendiak zaintzen ditu, baita ere hemen bizi diren gizonak, abereak eta landareak. Heien arteko orekaren babesteko, aholkuak segi itzazu !