- Harrera
- > Ibilaldiak
- > Ibilaldiak oinez
Ibilaldiak oinez
Lepoz Lepo
Larrun mendiko mazeletako ibilbide zabala. Mendiaren leku ezezagunak ikusten ahalko dituzue hala nola, Atekaleuneko arrokak eta Olhaineko kapera zaharra
Maila ertaina :
Iraupena 3:30 - Distantzia 11km - Gainbehera 604m
Lepoz Lepo ibilaldia frantsesez edo espaniolez deskargatu
Kaperak
Sarako berezitasunak ezagutzeko balio duen ibilaldi errexa. Edifizio humildeak dira bainan beti eraikin oso zainduak. Euskaldunen izpiritu erligioso eta haien debozioaren lekuko dira ; Tradizio lokalaren arabera, arriskuan izan diren mariñelen otoitzen ondorioak dira.
Maila errexa :
Iraupena 1:00 - Distantzia 4km - Gainbehera 100m
Kaperen ibilaldia deskargatu (frantsesez)
Xaretako ibilaldia
Ibilaldiak Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoako herriak lotzen ditu.
- Sara – Sarako Lezeak : 2:30 (joana)
- Sarako Lezeak - Zugarramurdi : 1:00 (joana)
- Zugarramurdi – Urdazubi : 45 min (joana)
- Urdazubi - Ainhoa : oren 1:45 (joana)
- Ainhoa - Sara : 3:30 (joana)
Adoretsuenentzat, itzulia egun bat ala biez egin daiteke (9:30).
Suhalmendi, Euskal xerriaren ezagutzera
Ibilaldi goxo bat familiarentzat Suhalmendiko leporaino Euskal Xerria ezagutzeko. Xerrien sekretu guziak jakinen dituzue ibilbidean diren interpretazio 10 taulei esker.
Larrungo treinetik 2 ordu ibilaldi
Maila errexa :
Iraupena 2:00 (joan - etorria) - Distantzia 7km - Gainbehera 113m
Suhalmendi ibilaldiaren fitxa deskargatu (frantsesez)
Ibilaldi Handiak : GR10 Pireneoen zeharkatzea
Hendaiatik Arrensera (260km) - 17 egun
Oleta eta Sara arteko etapa
Cet itinéraire vous entraîne au coeur du mythique massif de la Rhune. A travers un paysage de landes, c’est un panorama saisissant de profondeur et de beauté qui s’offre à vous vers l’infini de l’océan. Spectacle grandiose magnifié par le contraste du sommet qui élève sa masse rocheuse dans un écrin végétal de forêts et de fougères. A mi-parcours le sentier descendant permet de contempler la vallée du si joli village de Sare, terme de cette étape.
Maila ertaina
Iraupena 3:00 - Distantzia 9,2km - Gainbehera 567m
GR10ko Oleta eta Sara arteko etapa deskargatu (frantsesez)
Sare à Ainhoa arteko etapa
Après avoir emprunté la “galzada” de Sare (une antique chaussée dallée), d’oratoire en oratoire, vous vous lancerez à la découverte de paysages aussi surprenants que variés.Les plantades de platanes et de remarquables chênes têtards vous enchanteront avant de découvrir le village d’Ainhoa,autre merveille sur le parcours et classé parmi "les plus beaux villages de France".
Maila errexa :
Iraupena 3:30 - Distantzia 12,6km - Gainbehera 385m
GR10ko Sara eta Ainhoa arteko etapa frantsesez edo espaniolez deskargatu
Ibilaldi Handiak : GR8 Lapurdiko mendixken zehartkatzea
Ahurtitik Sarara (66km) - 3 egun
Kanbo eta Sara arteko etapa
Cette traversée des collines du Labourd offre de belles vues sur les montagnes et la côte basque. De la thermale Cambo à la frontalière Sare, de sous – bois en lignes de crêtes, le GR 8® vous surprendra.
Maila zaila :
Iraupena 7:10 - Distantzia 25,7km - Gainbehera 301m
GR8ko Kanbo eta Sara arteko etapa deskargatu (frantsesez)
Ibilaldi lagunduak
Sei ibilaldi lagundu proposatzen dizkizuegu Euskal Lur eta Kostan : usaiako bideetatik kanpo apiriletik irailera, gure gidaliburuak, gure herriko xoko guziak ezagutaraziko dizkizue.
Saran : Ibilaldia & Kontrabanda (Abiatzea Sarako Lezeetatik)
Ainhoa : Ibilaldia & Yoga
Biriatun: Pottokak ikustera
Senperen: Moko finen ibilaldia
Urruñan : Ibilaldia & Gasna
Gaualdiak : artzainaren gaua Azkainetik edo Ainhoatik abiatu eta
izena baitezpada eman : erreserbatzea linean
Gidaliburuak
Sarako eta inguruetako ibilaldi gehiagorentzat, bi gidaliburu zuen esku :
Manatuz gero eskuragarri (+ 4€ko garraio gastua) eta zuzenki Turismo Bulegoan.
Manatze bonoa eta txekea eskuratu ondoren, ibilaldien gidaliburua postatik eskuratuko duzue.
- Sarako ibilketak
- Errobitik Itsasbazterrera
Gomendio baliagarriak
- Meteo : 32 50
- Europar larrialdiko deia : 112
Oinetako onak, jantzi beroa eta euritakoa, txapel bat eta ura har itzazue.
Zuen hondakinak eramateko zaku bat har ezazue.
Fauna eta landaredia errespeta itzazue.
Kasu! Zirkuitu batzuk saihestu behar dira:
- Ehiza garaian (urritik azarora)
- Lurra erretze garaian (abendutik martxora)
Basajaun
Euskal mitologiaren pertsonai nagusi bat da. Betidanik, Euskal Herriko mendiak zaintzen ditu, baita ere hemen bizi diren gizonak, abereak eta landareak. Heien arteko orekaren babesteko, aholkuak segi itzazu !