Historia pixka bat

LAHET familia

"Aparteko gune horretan da deitura bat nabarmentzen: LAHET, XII. mendearen hastapenetik ezaguna den noblezia ohiko Nafartar familia honek, laugarren gurutzadan hartu izan zuen parte Louis IX eta Thibaut de Champagnerekin, eta Saran plantatu zen. Pentsatzen dugu familia hau, 1289an "Harismendia" etxe gotorra eraiki zuen Ezpeletako Garcie Arnaud Jaunarekin bat egin zuela."

Jakintza

Herria

"Herriko etxearen parean, pilota plaza « zeruari ireki tenplua », euskal mikrokosmoarengandik bereziezina. Plaza horretatik, hamar bat alderritan bildu bilbadurazko etxalde kopuru kontatu ezina lotzen dituzten ehun urteko platanoz inguratu bideak abiatzen dira. Ihalar alderria XVI. mende bukaera XVII. mendearen hastapeneko etxeekin eta, 1481ean eraiki Santa Katalina kaperarekin, bai eta Lehenbiscayekoa, ohargarria da bertako loriodun baserri etxe eta otoitzak bezainbat, handik eta hemendik erein oratorio andanari esker.

Paisaia hau gainditzen du, herri honetako mendi mitikoa, saien eta pottoken eremua den Larrungo arroken masa latzak.

1505eko dokumentu batek lehengo 81 etxeren zerrenda agertzen du."

Jakintza

Monarkia

"Monarkiaren garaian, Sarako « Errepublika » ttipiak sasi autonomia batez gozatzen zuen, baina 1793-1794an, elizari fidela egonik, zorte latza izan zuen: bertako bizilagun guziak deserrituak izan ziren eta herriari beste izen bat eman zitzaion: la Palomière. 1794an, Mendebaldeko Pirinioen kanpainaren karietara, la Tour d'Auvergne « Frantziako lehen granadaria » Saran nabarmendu zen Santa Barbararen gainaldean.

Eta, 1813an, ingeles-hispaniar-portugaldar inbasioa gertatu zen. 19. Mendearen bigarren erdian, garaituak izan ziren tropa karlisten gibelera egitea gertatu zen."

Jakintza

Bigarren inperioa

"Bigarren inperioaren garaian, Napoléon III eta Eugenia Enperatrizak, usu ibiltzen ziren Sarako leizeetan eta Larrunen. Garai hartan, Miarritzera zetorren jende ospetsu guziak, fama handiko besta giroa duen euskal herri baten zinezkotasunean murgiltzera hurbiltzen ziren: Errusiako Gorteko printzeak, Edouard VII Inglaterrako Erregea, Nathalie Serbiako Erregina. Pentsalari handi batzuk, W. Webster, Karl Bouda et H. Schuchard filologoen gisara, JB Elizanburu euskal olerkari famatuaren aberrian egon ziren.

Bigarren mundu gerlaren ondotik:

Bisitari ospetsuak ere ugari izan ziren: Ho Chi-Minh, orduan Japoniako printze erregegaia zen Aki Ito. Orson Wells, Winston Churchill, de Gaulle jenerala, Montgomery Marexala..."

Jakintza

Fazerien mahaia

"Gaur egun oraindik, artzain biziak iraun du, bazka lekuen banaketa kudeatzen dituzten hitzarmen juridikoak bezala (fazeriak). Lizuniaga (220 m) lepoan, mugarritik (R36) hurbil, " Lizuniako-Mugarria" deitu lekuan uzkaili edo erori iruinarri bat izan daitekeen harrizko mahai bat aurkitzen da.

Mugak usu, Historiaurretik, datozen monolito mota hau segitzen du. Nazio arteko hitzarmenek, argitasun handiz, historiaurreko gizakiak seinale material bat kokatu zuen puntu hauetariko batzuk zedarri gisa atxiki dituzte. Mahai horretan burutzen ziren eta dira oraindik Sara eta bere nafartar auzoen arteko fazeriak."

Jakintza

Gotorlekuak

"Mendebaldeko Pirinioetako kanpaina (1794) eta inperioko gerlen aztarnak diren gotorlekuak, Soult Marexalaren tropek eraikiak, ugari dira. Defentsa lerro hau garaitu zuten Wellingtonen ingeles-hispaniar-portuges tropek 1813ko azaroaren 10ean. Eraikuntza garrantzitsuena Aira-Harri (550 m) deitu lekuan eta Larrungo trenaren Trois-Fontaines (Hiru-Iturriak) geltokitik 600 m-ra, Ipar Ekialdera kokatua da. Mouiz (Koralhandia) deitu gotorlekuak, 6 puntako izarraren forma dauka eta hareharrizko lauzaz eraikia da. Bi metroz gorakoa, 80 cm-ko loditasunarekin, 1 040 m-ko zabalera du.

Beste eraikuntzak, hola edo hala begiratuak, hauek dira: Larrungo  Ermitako Gotorlekua, Ermitebaita, Mendibidea. Olhaingo kaperako Luis XIV.aren Gotorlekua, Argaineko tontor harresiztatua, 29. mugarriko Gotorlekuak, Santa Barbara, Suhalmendi, Granada, Muno-Handia eta Idoiko-Bizkarrakoak."

Jakintza