Euskara

Euskara

Euskara, Mendebaldeko Europako hizkuntz bizietako zaharrena  da. Gure garaia aitzineko indo-europar populazioak Europan sartu aurreko hizkuntz fondo batetik bizirauten du.

Euskal herritarrek haien burua « euskaldun » hitzarekin adierazten dute, edo euskara duena. Hor dugu haien hizkuntzari dioten garrantziaren seinalea.

Euskal hiztegia, frantses hiztegia baino murritzagoa da, nahiz eta denbora iragan ahala, iberiar, latino, kaskoin, arabiar hizkuntzetako hitzez aberastu den, duela guti, hizkuntza horiek ekartzen dituzten ñabardurak guti edo aski euskaldunduak izan diren frantses edo espainol hitzak kontatu gabe. Gainera, hitz bat balia daiteke beste batzuen eraikitzeko atzizki, adjektibo edo izen bat gehituz, zentzua aldatzeko gisan. « Lur » hitza adibidez, berrogoita hamar bat atzizki desberdinekin konbina daiteke « lurraldea », « lursagarra », « lurgilea » gisako gauza hain desberdinak adierazteko...

Euskal ortografia sinpleena da, frantsesarena baino fonetikoagoa. Hizki guziak ahoskatzen dira. Euskal alfabetoa, frantsesarenaz pixka bat desberdina da: C- V – W- Y hizkirik ez da, ez eta azenturik ere.