Euskal kirolak

Pilota

Euskal pilotak, ohiko joko desberdinak batzen ditu. Europan, gehien bat Frantziako hego-mendebaldean praktikatzen da, bai eta Espainian, Euskadiko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroako probintzi autonomoetan.

Euskal emigrazio azkarra ezagutu duten Amerikako hainbat herritan ere praktikatua da.

Frantzian, Euskal Herritik hain urrun diren Paris, Marseilla, Grasse, Lille, Tourcoing edo Santa Maria Poghju (Kortsika) bezalako hirietan aurkitzen ditugu josta lekuak.

Euskal pilotako jokoak zazpi espezialitate nagusitan banatzen dira:

  • errebotea;
  • pasaka;
  • esku hutsa;
  • xarea;
  • xistera: joko garbi, xistera handia, erremontea eta zesta punta;
  • larruzko pala: pala larga, pala korta, pala lodia eta larruzko paleta; 
  • gomazko paleta: espainiar gomazko paleta (pilota betea) eta argentinar gomazko paleta (balina, pilota hutsa).

 Xistera Handiko partidak ikusten ahalko dituzue herriko pilota plazan, uztaila eta agorrileko astelehen guziz

Euskal Dantza

Euskal dantzak, euskal kulturaren zati biziki garrantzitsua dira. Probintzia bakoitzak bere berezitasunak dauzka. Herri bakoitzak, herriko besten karietara aurkezten ohi duen dantza dauka.

Hauetariko batzuk biziki zaharrak dira, haien jatorria aspaldikoa da, beste batzuk, ohiturazko dantza batzuen moldaketak dira guti edo aski, eta beste batzuk oraindik, herri oinarrietatik ateratako koreografia berriak dira.

Dantzaren tipologia desberdinak hartzen baditugu, hiru figura mota seinalatu behar dira:

  • prozesio edo plazako dantzak, parte hartze popularra eta bere baitarikoa zeukaten eta ospatzen ziren prozesioetan, jadanik dauden dantza taldeen errepertorioa garatzen lagundu dute, hain da egia prozesio guzi horiek antolatzen segitzen dela, gehien bat herriko baserri guneetan, bisitari eta prozesio segile guziak parte hartzera gomitatzen dituzten dantzaldi popular eta bere baitako mota guzi horiek
  • ezpata dantzak, lotura argi bat dutena mota berdineko europar barianteekin. Hauen antzezpena, beti ospakizunari edo ohoratzeari lotua, herriak, dantzari talde guziak errespetuz  sustengatzen dituen dantza errituala oroitarazten du
  • besta bukaerako dantzak: dantza mota hau praktikatua da inauteriaren gisako besta edo gertakizun berezi batzuen bukaera markatzeko. Bestaren desegitearen koroatze sinboliko gisa erabiliak izan dira. Ziklo baten bukaera eta berri baten hastapena da.

Zazpiak Bat tokiko taldearen ikusgarriak antolatuak izanen dira herriko plazan uztaila eta agorrilan.

Herri Kirolak

Herri kirolen jatorria, eguneroko jardunetan atzematen dugu. Hainbat mendeetan gaindi, euskal herritar gazteek desafioak elkarri botatzen zizkieten etxalde batetik bestera.

  • Euskal Herriko basogintzako lanetatik « Aizkolariak » jalgi dira – aizkorekin aritzen zirelako edo « Arpanariak », segalariak.
  • Katedrala, monasterio, etxeetako... eraikuntza lanetatik, datoz Harri jasotzaileak.
  • Laborantza eta baserriko lanetatik sortu dira froga desberdinak, hauetako ezagunenak eta praktikatuenak: « Lasto altxatzea », xixpaz edo txirrikaz, « Orga jokoa », "Zaku lasterka", banaka edo taldean, « Untziketariak », esne pitxerrekin.

Azkenik « Sokatira » bada, nazio artean oso famatua den kirola, eta 14 herritan praktikatua dena.

Herri Kirol mostrak ikus ditzakezue herriko plazan uztaila eta agorrilan.