Artzaintza

Hazkuntza

Laborantzak leku garrantzitsua dauka Saran. 20 etxalde handi eta 40 ttipi baino gehiago, hazkuntza lehen jarduera izanki.
Laborarien erdiak, beste lan bat dauka, ofiziale gisa edo beste.

Orotara, herrian:

  • 1 100 behi, haragia edo esnerako haziak,
  • 11 000 ardi esne edo arkume ekoizpenerako,
  • 400 pottoka

Kultura

Sarako ingurunean soro eta arto pentze mosaikoa beha daiteke.

Oihana

1 250 ha-ko herriko oihana, O.N.F-ek kudeatzen du, eta ondoko esentziez osatua da: haritz kandudunak, haritz gorriak, gaztainondoak, astigarrak, urkiak, lizarrak, lizar loredunak, idi-bihortz arbolak, hurrondoak, haltzak, sasiakaziak, gorostiak, elorri zuriak, Abiès izeiak, Larizio pinuak, kortsikana barietateak, Kaliforniako Douglas pinuak, alertze europar erdialdekoak, gereziondoak, Weymouth pinuak (Ipar Amerikar jatorrikoa) akazia edo Ipar Amerikako sasiakazia, Lawson altzifrea, platanoak plantatu dira Larrungo mazaletan.

Errekak

Herria mugatzen duten tontor zut zutetatik jaitsiz, uholde erregimeneko 150 errekako sare bat da arroaren zentrora batzen Urdazurira heltzeko azkenean. Sara ibai honen arro isurkikoa da.

Adierazgarrienen artean, hego-ekialdetik eta hegotik datozenak aipa ditzagun: Lizuniako erreka, Lizarrietatik jaisten den Hiruetako erreka, eta pagausotegietatik Zugarramurdira hedatzen den gisuharri barran hastapenetik labarrak zizelkatzen dituzten Tombako erreka, Ourioko erreka.

Erreka multzo honek orduan Lurgorrieta osatuko du, eta honen elkargunea Urdazurirekin Cherchebruiten kokatzen da.

Fauna

Txipak, aingirak, amuarrainak bizi dira erreketan.
Sai arreek, miruek (errege eta beltza). Egiptako sai zuriek, bele handiek, koartzek, oilagorrek, hegatxabalek, zerua partekatzen dute.
Erbiak, untxiak, orkatzak, basurdeak, azeriak, azkonak, urtxintxak, lepazuriak, ibiltzen dira inguruetan.

Bilketak

Nagusiki, udaren bukaeran intxaurrak, masustak eta basaranak eta udazkenean gaztainak, onddoak, lekaxinak.